2009/06/16

AZKEN EMANALDIEN ARGAZKIAK


MUNDUMIRA, Eskoriatza Maiatzak 24


MUNDUJAIA Tolosa, Maiatzak 22


MUNDUJAIA Tolosa, Maiatzak 22


ASVINENEA, Aduna Maiatzak 16

elkarrizketa TXOLARRE IRRATIAN!!



Arratsalde politta pasa genuen Jon Mirandarekin gure afrika matteari buruz hitzegiten. Abentura ugari, emozio ezberdinak, parre eta algarak konpartitu genituen. Entzuteko gogoz bazudete bixitatu: http://www.txolarre.org/sarrera.htm ta gozatuuu!!!!

2009/05/17

TRUKE EARRA!!!!!! Afrikara eramateko materiala!!!


2008ko Abenduan Usurbilen irabazi genuen Argazki eta bideo lehiaketako saria eskuratu degu. Saria egindako bidaiean ezagututako jende piloari esker barneratutako ikasgaiei esker izan da, eta gure ustetan beraiek izan dira sari honen protagonistak eta inor baino gehiago sari hau merezi dutenak. Beraz, Aralar Kirolaken xahutu genezakeen dirua Afrikara eramateko material ezberdinarengatik trukatu degu, hala nola haurrentzat oinetakoak, galtzerdiak, kamixetak, galtza motzak, eskolako materiala,.... Aipatu behar degu hau dena Anate-ri esker izan dela. Mil esker gure helburuak lortzea posible egiten lagundu izanagatik ANATE!!

2009/05/04

MAIATZEKO emanaldien AGENDA

MAIATZAK 16, larunbata
13:30tan Asvinenean (Aduna), giro afrikarrean.

MAIATZAK 18, astelehena
19:30tan Ibarrako Benito Eizagirre Kultur Etxean.
"MUNDUAN ZEHAR BIDAIATUZ" Bidai astearen barnean

MAIATZAK 19, asteartea
18:00tan Anoetako GAZTETXEAN (10. urteurrena)

MAIATZAK 22, ostirala
20:00tan Tolosako Abastosen (Plaza Berrian), jai multikulturala, afari afrikarra, tanborrak, dantza afrikarrak,....

ORAINDIK IKUS-ENTZUNEZKOA IKUSI EZ BADEZU MUGITUUUUU!!!! EMANALDI FASEA BERE AMAIERARA IRISTEN ARI DA.... AMETS BERRIYEKIN BIDAIATZEN GABILTZA AZKENALDIAN!!!

2009/03/31

EMANALDI ARRAKASTATSUAK!!!!



Gustora sentitu arazi gaitue emanaldietara gerturatu den jende guztiak, emanaldi guztiak desberdinak dira, jende desberdina, kuriositate desberdinak, sentimendu desberdinak,sensazio desberdinak,...... denak bereziak eta errepikaeziƱak guretzat!!!

2009/03/11

elkarrizketa INFO7 irratian!

Gure mezua zabaltzen jarraitzen degu jo ta su eta atzo arratsaldean INFO7 irratitik elkarrizketa bat egin ziguten, hauxe da beren web orrialdean guri buruz argitaratu dutena: AFRIKARA BIDAIA BOSTETAKO DILIGENTZIAN Abenturak hobeak izaten dira bizitzeko, baina oraingoz besteen bizipenekin konformatu behar. Onditz Jauregi, Luisa Montecelo eta Nahikari Iturbek Afrika eta afrikarren bihotzak zituzten helmugan. Zortzi hilabeteko bidaia eta 30.000 kilometro Afrikako sei lurraldetan. Bizipenak asko, eta gehienak argazkitan ikusgai www.amafrika.blogspot.com helbidean; hango bizipenak hitzekin kontatzeko eskatu diegu Bostetako Diligentzian
ENTZUTEKO: http://www.info7.com/?s=onditz+luisa

2009/02/26

MARTXOKO emanaldien AGENDA

Gure ikus-entzunezkoarekin ate joka jarraitzen degu eta hementxe dijoazte galdu ezin dituzuen emanaldien datak:

MARXOAK 5, osteguna
ZIZURKILgo Kultur-Etxean (Atxulondo gainean)
"3 EMAKUME 8 HILABETEZ AFRIKAN ZEHAR"
arratsaldeko 19:30etan.

MARTXOAK 6, ostirala
TOLOSAKo Bilgune Feministak antolatuta,
iluntzeko 22:30etan OARGI Mendi Elkartean (Santa Klara inguruan)
ondoren mahai ingurua izango da.

MARTXOAK 10, asteartea
Altzoko Kultur Etxean
arratsaldeko 19:30etan.





MARTXOAK 26, osteguna
ELGOIBARgo Gazte Informazio BUlegoan
arratsaldeko 20:00etan.



Bertan izango zaretelakoan....Etzarete damutuko!!
....gOrA aFrIkAAAAAAAAA!!!!!!......