2008/06/25

BARRAGE eguna!! a ze emakume festa!!!









Ohiturak dioen bezelaxe: Fatima ta Jatisharen kamioean denok Barrage-era!!! Zenbat joan gaitezke?? Sartzen geran guztiak!!! Egun politta pasa genuen emakume artean!! eta gero denak OFTASS, Hassan-en taberna ikustea!! a ze aldaketa!!

TAMAZIRT, denak gure etorreraren zai!!!!









Fatima eta Jatisha ONGI ETORRI!!! Gure buelta luze xamarra egin zaien arren denak daude poz pozik orain!! Gora Jolo familiya!!! mil esker danoi!!

2008/06/24

MARRUEKOS: bizkor bizkor IMSOUANEra!!!!!










Mauritaniatik atera eta Marruekosen sartu bezain pronto zuzenean abiatu gara gure IMSOUANE mattera!! Hantxe genuen zain famili guztia, a ze ongi etorria!!! Hementxe gera berriro, hondartza, surfa, poison grillé, cuche soleil,.... zenbat oriotzapen!! eta ze desberdin topatu degun Imsouane!!

2008/06/13

Mauritaniako SAHARA!!!!!! paradixuaaaa!!!!!!!








Paraje zoragarri hauetaz disfrutatzeko aukera izan degu!!! Gure "TURBO NISSAN VANETTE 4x4"ari eta txofer berriari esker Mauritaniako basamortuan murgildu eta bere magia sentitu degu, zoragarria izan da! Itsasoan amaitzen diren dunak, jaimak hondartzan, ilargi betea,.... ta konpainia ederrian! SABLE BONNE, SAHARA TRANQUILLE!!!! BILAL + SIDI sukran hatzen!!


Ta hementxe basamortuko sugea, "iron train" bezela oso oso ezaguna. Munduko trenik luzeena omen da, 2 kilometro térdi ditu. Batez ere merkantzietarako erabiltzen da baino badu bagoi bat bidaiarientzat, Chinguettira joateko aukera ederra, beste batean probatu beharreko abentura!!

2008/06/12

MAURITANIA, Rien Impossible a Mauritani !!!!!!


Nuakchott-eko hondartza

Tubabua paxiatuz

Halima eta SIdi, basamortuko gizona






Auberge Sahara, hementxe gera berriz!!!!

AWA beti bezela sukaldeko jaun da jabe; sukaldatu, bissapa, dantza sayuak,....

FANTA: TINAITHI HATZEN HATZEN!!!! je je je TEFRATH ZEINA

SIddety "el desayunoooo!!!! trabajo, trabajo, mucho trabajo....... oh pita!!"

Mauritanian sartu gara berriz ere, pixkanaka pixkanaka hasi degu buelta etxeruntz. Bagoaz iparralderuntz!!! Zein desberdina topatu degun Mauritania, orain dela 5 hilabete pasatu ginen leku berdinetatik baino izugarrizko desberdintasuna somatu degu, BEGIRA DAUDEN BEGIAK ALDATU OTE DIRA DENBORALDI HONETAN??? Politta izan da aurrekoan ezagututako jendearekin berriz topatzea, gora AUBERGE SAHARA!!!!!