2008/03/27

AFRIKA GORDINA




Errealitate hau topatu degu gure bidean eta ezin izan degu beste aldera begiratu; esfortzu txiki bat egin degu eta Mussa hospitalera eraman degu; gaur operazio bat egingo diote! mUXU HAUNDI BAT TXIKITA!!!

CONAKRY, hiriburutan hiriburu!! A ze eromena!!!!















Conakryn pasa degu astebete famili baten etxean, ederki pasa degu! Auzo biziya, jende ona ta dena giro ederrean!!! Hondartzan izan gara haur guztiekin egun pasan; futbolean jolastu; merkatua bixitatu..... A LA PROCHAINE CONAKRY "hafia" !!!!!!!!

GOAZEN ERREKARA!!! plisti-plasta!!!






Bide bazterrean aurkitu degu bidaieko beroa arintzeko txoko freskagarria; bi aldiz pentsatu gabe gerturatu gera eta denak gure atzetik!!! goazen uretara!!!!!!!

GINEA CONAKRYn gaude!!!!!!!






Beste lurralde bat; bizimodu antzekoa, bizileku antzekoak, humorea beti bezelaxe PAREGABEA!!! Gure ipurdiak beti bezelaxe TXURI-TXURi!!! nor da nor??

MALItik pasa gara BERRIRO!!!!!!






Autobus geltokian pasa degu gaua; goizean goiz hasi da bertako mugimendua. Kamioak bete, trasteak jaso, furgonetak arrankatu, bizarra moztu eta martxa!!!!!! Bagoaz GINEA CONAKRYra!!!!! Abitu aurretik gurpila konpontzera, zenbat gehiago puskatuko zaizkigu????? MALI HURRENGORARTEEEEEE!!!!!!

2008/03/16

BANFORA, paradixuaaaaa!!!


Izugarrizko Baobag puska izan degu kamping-aren ondoan; a ze zaindari ederra!!!!!



Bizikleta hartu eta begira ze txoko politta topatu degun!!!! Gure Leizaranen estilokoa baino dexentez polittagoa!! Kompainia eta bertako lagunak ere ikusteko modukoak; je je je!!!!!!



Eguneroko legez gosari familiarra!!! Bueltatzen garenean ere ez dugu bakarrik gosaldu nahi!!! Gonbidatuta zaudete denok gure etxeetara!!!!













Auzoko eskola bixitatu degu eta arratsalde politta igarotzeaz gain eskolako materiala utzi genuen bertan, pixkanaka pixkanaka Burkinan ere haurren hezkuntza hobetu dadin!!!! Mila esker ANTIGuOTARREI!!!!! Muxu haundi bat eskolako zuzendariaren partez ere!!!!!


LURGIIIIIII!!!!!!! Zure bizikleta esku onetan utzi degu!!!! Hona hemen gure semebitxi berria, ISU. Datorren kurtsoan eskolara joateko aukera ere izango du!! Muxu erraldoi bat prexioxiiiiii!!!!


Banforako kamping-ak hospitala zirudien!!! Auzoko gaixo guztiak ahal genuen ondoen sendatu ditugu nahiz eta gehiegi ez izan baino inoiz baino gustorago sentitu gara!!! Beraien gaixotasunek baino beraien esker onak txunditu gaituzte (10 arraultz, eneeee!!).


Banfora, Banfora, Banfora....... biyotza ikuttu digun herria; ez da errexa zuetaz ahaztea!!! Gutxi eduki eta dena heman diguzue. Mil esker denoi!!!!